Hasiera / Lanbidea /
Boluntario bihurtu

Boluntario bihurtu

P2P taldeak urte osoan egiten du lan kirol ekitaldi bikain hau antolatzeko.

Hala ere, hori guztia ez litzateke posible izango boluntarioen laguntzarik gabe. Patinatzaileek  baldintza ezin hobeez goza dezaten 250 boluntarioren laguntza dugu.

Iaz Iruñerriko hainbat elkarterekin lan egin genuen, hala nola, LEVANTATE CONTRA EL BULLYING, BRAZAS DE SUPERACIÓN, ACCION CONTRA LA TRATA, CHILDREN OF AFRICA BARAÑÁIN, ETIOPIA PATINA, GERNA eta ASVONA. Ekitaldiaren egunean hainbat lan egiten dituzte eta P2P-k laguntza eskaintzen die euren proiektua errazago garatu ahal izateko.

Elkarteez gain, lasterketa honen gozamenerako euren hondar alea eman nahi duten irristaketa munduarekin zerikusia duten edo ez duten pertsonen laguntza dugu. Talde antolatzailea, motorzaleak, oinezko boluntarioak, osasun zerbitzuak, etab. modu altruistaz parte hartzen dugu P2P prestatzen eta garatzen.

Elkarte batekoa bazara edo bakarka P2P-n modu honetan parte hartu nahi baduzu, ez izan zalantzarik eta jarri gurekin harremanetan.

Boluntario izan nahi al duzu?

partekatu